Udarako eskaintza egin du Sakanako AEK-k

Guaixe 2017ko eka. 18a, 11:58

Uda partean ibarretik mugitu gabe euskara ikasteko eta hobetzeko aukera eskaintzen du AEK-k
Ez duzu ahaztuko lelopean, Sakana AEK-k udarako ikastaro eskaintza egin du. Euskara Gaitasun Agiria (EGA) atera nahi dutenek azterketa prestatzeko  aukera izanen dute Sakanako AEK-n. 80 orduko ikastaro trinkoa antolatu du garilerako. Horretaz aparte, autoikaskuntzarako aukera ere izanen da hurrengo bi hilabeteetan.  
Batean edo bestean izena eman nahi duenak hilaren 27ra arteko epea du izena emateko. Horretarako Altsasun dagoen Itsasi euskaltegitik pasa daiteke, edo bestela, 948 468 258 telefonora hots egin edo sakana@aek.eus e-postara idatzi.

AEK-k duen barnetegi eskaintza zabalaren barruan, Deba eta Etxarri Aranatz arteko bizikleta barnetegi ibiltaria dago. 15 eguneko barnetegia da, garilaren 29tik agorrilaren 12ra izanen da. Hartan izena emateko hasi baino 11 egun lehenagora arte izena eman daiteke.