EH Bilduk jakinarazi duenez, aurki utziko du kargua eta haren erreleboa aukeratzeko prozezua abiarazi du
Sakanako EH Bilduk jakinarazi duenez, "orain arte Mankomunitatearen lehendakari izan den Aitor Karasatorre Muguruzaren erreleboa hautatzeko barne prozesua martxan" jarri du. Karasatorre 6 urtez izan da presidentzian eta koalizoak aurreratu duenez, "datozen asteotan eginen den batzarrean utziko du postua, berak horrela eskatuta". EH Bildutik nabarmendu du "Karasatorreren lan taldeak 6 urtetan egindako lan gogorra. 2011tik 2015ra, aldaketa izan zen gakoa, Mank-ek eskeintzen dituen zerbitzuak hobetuz eta egitasmo berritzaileak proposatuz". 2015etik hona, "hasitako aldaketan sakontzeko lana egin du, besteak beste, Plan Estrategikoko ondorioak aplikatuz".
EH Bilduk dio Tokiko Maparen berrantolaketaren barruan, hurrengo 2 urtetan Mank-ek "bere etorkizuna eta eskaintzen dituen zerbitzuei heldu beharko die, planteatuko diren berrikuntza eta erronkei erantzunez". Sakanako EH Bilduk azken 6 urteotan Karasatorrek eta Sakanako beste hautetsiek egindako lana aitortu eta eskertu du.