Nafar Kirol Jolasen Nafarroako Pilota Txapelketako Kimuen 3. Mailako txapeldunak ditugu Joseba Ortigosa Gonzalez eta Patxi Azpeitia Lumbreras. Pilotajaukukoek igandean final handia jokatu zuten Labriten, Berriozar B taldeko Huizi Murillo anaien kontra. Final estuan, 18 eta 15 gailendu ziren altsasuarrak eta trofeo polita ekarri zuten Altsasura.
Bestalde, Nafar Kirol Jolasen Nafarroako Pilota Txapelketako Kadeteen 1. Mailako finala jokatu zuten Etxarri Aranazko Gure Pilotako Lopez de Zubiria eta Arañak Ultzamako Torres eta Arceren kontra. 16 eta 22 irabazi zuten Torres eta Arcek.