Sakanako Irristaketa Topaketa, bihar

Guaixe 2017ko eka. 16a, 12:23

Altsasuk hartuko du irristalarien topaketa, bihar, larunbatean, 17:00etan, Alzania kalean

Sakanako Mankomunitateak ibarreko irristalariak bildu eta egun polita pasatzeko asmoz, Sakanako Irristaketa Topaketa antolatu du biharko, larunbaterako Altsasun. 17:00etan jarri dute hitzordua, Altsasuko Altzania kalean. Asmoa Altsasutik ibilbide bat egitea eta Altzania kalean hainbat jolasekin bikain pasatzea da.

Antolaketarako Altsasuko Udalaren, Sakana Irristaketa Taldearen eta Sutegi, Etxarri Aranatz eta Uharte Arakilgo irristaketa taldeen laguntza izan du Mank-ek. Bestalde, irristaketa txapelketetan parte hartu nahi badute, Sakanako Irristaketa Taldeko kide izatera animatu dituzte irristalariak. Horretarako patinsakan@gmail.com helbidera idatzi beharko dute mezua.