Gure Esku Dagok antolatutako herri galdeketetan parte hartzera dei egin du LAB sindikatuak. "Erabakitze eskubidea behar dugu, lan eta gizarte egoera iraultzeko. Erabakitzeko eskubidea, erreforma eta murrizketa guztiei aurre egiteko eta alternatibak eraikitzeko. Erabakitzeko eskubidea, Euskal Herria prozesu eratzaile eta eraldatzaile batean murgiltzeko".
LABetik gaineratu dutenez, "oinarri berriak dituen jendarte eredu askea nahi dugu eta posible da". Langileak euren "borondatea" azaltzera animatu ditu. "Estatua da tresna Euskal Herria politikoki egituratzeko eta sozialki kohesionatzeko. Bizitza duina bermatzeko behar ditugun baliabide politiko, ekonomiko eta sozialak eskuratzeko. Langileriaren bizi eta lan baldintzen hobetzeko langileok erabaki". Guztiagatik baiezko botoa eskatu du LABek, Ernaik, Ikasle Abertzaleak eta independentistek bezala.