Herri galdeketak egin ahal izateko sinadura bilketak abiaraziko zituztela iragarri zuten, abenduan, Sakanako zazpi herri aipatu ziren. Baina, azkenean, bi gehiago batu dira. Irañetan GED taldea irurtzundarren laguntzarekin sortu zen duela bizpahiru hilabete. Sei kidek osatzen dute taldea. Irañetan galdeketaren berri emateko esku-orriak, kartelak eta banderolak erabili dituzte. Gainontzeko guztien modura, galdeketa antolatu ahal izateko nahikoa babes jaso zituzten, 19, hain zuzen ere. Irañetan, etzi, 12:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 20:00etara botoa emateko aukera izanen da.
Arruazun, berriz, lakuntzarrek animatuta sortu zuten taldea, jenderik eta aukerarik ba ote zegoen aztertu ondoren. Azarotik bizpahiru kide ari dira hilero biltzen. Galdeketa egin ahal izateko 27 arbazuarren sinadura jaso zuten. eta haren berri maiatza hasieran eman zuten. Baita igandean, aldez aurreko botoa ematearekin batera. Etzi hautestontzia ostatu parean egonen da, 12:00etatik 20:00etara, parte hartu nahi dutenendako.