Erabakiaren festak

Guaixe 2017ko eka. 16a, 10:01

Gure Esku Dagok iganderako herri galdeketak antolatu ditu. Sakanako bederatzi herrietako herritarrek galderei erantzuteko aukera izanen dute. Baina galdeketa antolatzearekin batera Gure Esku Dago herrietako taldeek egitarau bana antolatu dute. Egitarau horiei Erabakiaren festa deitu diete. Haietan ez da ez musikarik ez jan-edanik faltako.  
 
Irurtzun
12:00 Kalejira, plazatik. Txalaparta, trikitilariak, gaiteroak eta Orritz-Iskidi.
14:30 Bazkaria, plazan. Ondoren, mus txapelketa.
16:00 Herri jolasak (igela, toka…)
18:00etan Kontzertuak: Zaunka, Shokdown eta Txartoak.

Lakuntza
12:30 Erraldoi eta buruhandiak herrian barna.
13:30 Dantzariak, plazan.
14:00 Bazkari autogestionatua. Mahaiak, aulkiak, edaria eta ogia jarriko dituzte.
Ondoren, musika animazioa.

Arruazu
20:00 Zenbaketaren ondoren, auzatea.

Arbizu
Ostirala, 16
21:00 Parrillada, plazan. Tiketak ohiko tokietan.

Larunbata, 17
19:00-21:30 Dantzaldia Oharkabe taldearekin.
20:00 Argazki erraldoia.

Igandea, 18
9:00 Etxajua.
12:00 Trikitilariak.
13:00 Ekitaldia: bertsolariak eta aurreneko parte hartze datuak.
13:30 Aate.
18:00 Herriko gaztetxoen herri kirol saioa.
20:00 Aate.

Urdiain
10:30 Auzatia, plazan.
11:00 Txistulaiek eta trikitilaiek herria alaituko dai.
11:30 Haurrendako jolasak eta tailerrak.
13:00 Iñigo eta Imanol anaiak.
14:30 Kuadrilen bazkaiek, bertsolaiek alaituta, plazan.
17:00 Kuadrilen arteko herri kirolak.
17:30etik aurria Kontzertuak: Kaskatako eta Garabatos, plazan.

Altsasu
Larunbata 17
20:00 Kantu poteoa

Domeka 18
Goizean, Txistulariak eta gaiteroak.
11:30 Herri kirolak.
12:30 Ekitaldi nagusia, ondoren, Etorkizuna dantza taldea.
13:30 Gazte kalejira trikitilariekin eta elkarrekin bozkatzeko zutabea.
16:30 Fanfarrea.
18:00 Dantzaldia Modestorekin.
21:00 Emaitzak eta akabera ekitaldia.
Oharrak: Egunean zehar taberna egonen da Iortiako zabalgunean.
Koral koloreko kamixeta janzteko gonbidapena egin dute.


Olatzagutia
9:00 Ezkila errepika.
11:00 Erraldoiak La Cigarra txarangaren laguntzaz.
11:00-13:00 Puzgarriak, haurrendako, plazan.
12:30 Kalejira Alfredo, Barrena eta Kepa musikariekin.
14:30ean Herri bazkaria.
17:30 Kontzertua Malkogarriyak taldearekin.


Ziordia
9:00 Etxajua.
12:00 Haurrendako jolasak.
13:00 Gure Esku Dagorekin lotutako abestien koreografiak.
14:00 Trikitilariak.
15:00 Herri bazkaria, trikitixaz alaituta.
17:00 Sokatira.
17:30 Musika eta Unnamables taldearen kontzertua.

Erlazionatuak