Larunbatean jokatu zen Quebrantahuesos txirrindularitza proba ezaguna, 200 kilometroko proba gogorra, Sabiñanigon. Goizeko 7:30ean ekin zioten probari irteera hartu zuten 8.062 txirrindulariek eta beroa izan zuten bidaide. Tartean, Somport, Marie Blanque, Portalet eta Jakako Hoz gainditu behar izan zituzten. Izen handiko txirrindulariak lehiatu ziren, Migel Indurain, Melchor Mauri, Jose Antonio Hermida, Oscar Pereiro, Abraham Olano, Alberto Puig eta Carlos Pauner tartean, baina Carlos Caravias (5:40:49) eta Amaia Urkidi (6:22:17) izan ziren azkarrenak. Aipatzekoa da sakandar ugarik lortu zutela proba despeditzea, meritu handiz. Ondoko helbidean dago sailkapena: www.quebrantahuesos.com.