Larunbatean, Seguran, Euskaldun Torneorako baliagarria den lasterketa jokatu zen Seguran, aldi berean Gipuzkoako Txapelketa zena. Jorge Azanza altsasuarrak zuzentzen duen Euskadi Fundazioa taldeko Juan Antonio Lopez-Cozarrek irabazi zuen. Bere taldekide Sergio Rodrigez hirugarrena izan zen eta Azanza podiumera igo zen, bere taldea onena izan zelako.
Rural Kutxa-Seguros RGA taldeko Manuel Sola bosgarrena sailkatu zen, Oscar Pelegri zazpigarrena eta Iker Azkarate 14.a. Iker Azkarate Gipuzkoako txapelduna izan zen, elite mailan. Aldi berean, Euskaldun Torneoko lider izaten jarraitzen du Azkaratek. Pablo Villar 53.a sailkatu zen. Bestalde, Rural Kutxako Alvaro Cuadrosek Castellóko Volta irabazi du. Eta Ataunen Gonzalo Gonzalez hirugarrena sailkatu zen eta Iker Azkarate bosgarrena.
Junior mailako txirrindulariek lasterketa izan zuten Araban, II. Arriola Saria. El Proex-Iturriberoko Oier Lazkanok irabazi zuen. Quesos Albenizko Iñigo Fernandez bosgarrena sailkatu zen eta bere taldekide Ailetz Lasa 13.a. Bukatzeko, larunbatean Eguesen izan zuten proba eskola mailakoak eta igandean, aldiz, Azpilagañan.