Kadeteak: Intersport Irabia talde onena Busturian

Guaixe 2017ko eka. 22a, 07:46
Intersport Irabiakoak, aurreko lasterketa batean.

Aitor Alberdi (Interport Irabia) bederatzigarrena sailkatu zen eta Iker Mintegi (Quesos Albeniz) hamabigarrena

Kadete mailako tropela larunbatean Busturian aritu zen lehian (56 km), beroa protagonista zela. 25 txirrindulari iritsi ziren helmugara batera eta esprintean erabaki zen proba. Basati Bike-Busturia taldeko Lander Lartitegi izan zen azkarrena. Intersport Irabiako Aitor Alberdi bederatzigarrena sailkatu zen, Quesos Albenizko Iker Mintegi hamabigarrena, Igor Arrieta (I.I.) 15.a, Unai Aznar (Q.A.) 18.a, Urko Gorriti (I.I.) 24.a eta Inhar Astitz (I.I) 66.a. Intersport Irabia izan zen probako talderik onena.