Asteburuan bi proba gogor jokatu dira Tolosan: Tolosaldeko 3 Tontorrak maratoia (42,7 km) eta Tolosaldeko 2 Tontorrak (24 km). Maratoian Ismail Razga (4:18:57) eta Oihana Azkorbebeitia (5:17:17) gailendu ziren eta Iban Verdugo etxarriarra 161.a sailkatu zen (7:37:07). Tolosaldeko 2 Tontorretan, aldiz, Asier Alonso (2:11:32) eta Laida Elizegi (2:48:14) izan ziren azkarrenak eta Esteban Tejedor altsasuarra 88. Postuan iritsi zen helmugara (3:14:35).