Bretainia Handiko 11 handizkako bidaia-agentziak Nafarroako natur-guneak ezagutu eta gune horiek turismo aktiboa egiteko eskaintzen dituzten aukerak ikusi zituzten hilaren bigarren asteburuan. Tartean Urbasa-Andia natur parketik pasa ziren. Gobernutik esan dutenez, "Nafarroa kalitatezko helmuga dela konbentzituta joan ziren". 2017-2025 aldirako Turismo Plan Estrategikoaren zirriborroan ezarritako helburuetako bat atzerriko turisten kopurua igotzea da, sektore turistikoaren urtarokotasuna apurtzeko, eta horrela Nafarroa turistak urte osoan erakartzeko gai izan dadin.