Nafarroako Gobernuak herrialdeko zortzi errepideetako bide bazterretako segurtasun hesiak hobetzeko lanak emanen ditu. Foru gobernutik jakinarazi dutenez, ibilgailuak bidetik ateratzean hesi horien ertzak duten arriskua txikitu nahi da. Zortzi errepideetako bat Lizarra-Beasain (NA-120) errepidea da. Lezaungo bidegurutzetik Etxarri Aranazko autobia sarbidera bitarteko tartean eta Etxarriko Zarapi zubitik Lizarrustiko mendatera hobetuko dira bide bazterreko segurtasun hesiak. Daudenak hobetuko dira, ez da berririk jarriko, ez bada egungoak luzatu behar direla.