Adur Lasa, Lasa IV.ak atzo debutatu zuen Asperekin, San Juanetan murgilduta dagoen Eibarko Astelena pilotalekuan. Lasa IV.ak ezin izan zuen bere ibilbidea garaipenarekin hasi. Ezkurdia izan zuen bikote Adur Lasak eta Laso eta Tolosa arerio. Hasieratik maldan gora jarri zitzaizkien gauzak sakandarrei, 9 eta 0 hasi baitziren galtzen. Pixkanaka, hala ere, urduritasuna galtzen eta partidari tamaina hartzen joan ziren eta hamazazpira berdintzea lortu zuten baina bukaeran Laso eta Tolosa finago ibili ziren eta garaipena lortu zuten, 17 eta 22.