Igandean Gaztetxoak Torneorako baliagarria zen kadeteen mailako lasterketa jokatu zen Agurainen, XVII. San Juan Saria. Esprintean erabaki zen lasterketa eta Gaursa taldeko Unai Atutxa gailendu zen (1:27:24). Txirrindulari sakandarrek lan bikaina egin zuten. Intersport Irabiako Igor Arrieta uhartearra zortzigarrena sailkatu zen eta Quesos Albenizko Iker Mintegi bederatzigarrena. Aitor Alberdi (I.I.) 17.a sartu zen, Urko Gorriti (I.I.) 44.a eta Unai Aznar (Q.A.) 58.a.