Asteburuan Bestcycling Erronka izan zen Valentzian, antolatzaileek diotenez, mundu mailan antolatzen den Indoor Txirrindularitza edo Spinning topaketarik handiena. 1.100 pertsonek hartu zuten parte, tartean bost sakandarrek: Iñigo Palomok, Iosu Palomok, Iñaki Amadok, Gorka Paskuak eta Sarai Manjonek. Esperientzia bikaina izan da guztiendako.
“Spinning topaketa handiena da Valentziakoa, 1100 pertsona egon gara. Bostak joan gara elkarrekin, bizkaitar batekin batera, eta oso ongi pasa dugu. Iñigo, Iosu, Iñaki eta ni spinning monitoreak gara. Gure ustez bestcycling-eko monitoreak Espainiako onenak dira eta asko ikasi dugu erronka honetan. Badakizu, monitore garen aldetik egunean egon behar gara eta Valentziakoa oso ongi etorri zaigu horretarako. Primeran egon gara eta oso esperientzia ona izan da” aipatu digu Gorka Paskua monitoreak.