Espaciobiker Custom Club taldekoen topaketa Irurtzunen

Guaixe 2017ko eka. 27a, 12:07

Argazkia: Espaciobiker Custom Club.

Egun osoko egitaraua antolatu  zuten moto gidariek

Espacio Biker Custom Club Capítulo Madre moto gidari taldekoek topaketa egin zuten larunbatean Irurtzunen. Goizean goiz bildu ziren Irurtzundik, goizean inguruetatik motorrean itzuli polit bat egiteko, hamaiketakoa barne. Segidan Irurtzunen bildu ziren berriro, bazkaltzera. Arratsaldean, kontzertua, zozketak eta jokoak izan zituzten eta nahi zutenek afaria eta disko-festaz gozatu zuten Plazaola jatetxean.