Ekainaren 10ean 8. Gazte Berriak Irristaketa Trofeoa jokatu zen Antsoaingo Zelaia parkean, udako oporraldiak hasi baino lehen jokatutako azken proba. Bertan Sakana Patin Irristaketa Taldeko irristalariak lehiatu ziren. Maila bikaina eman zuten guztiek eta horietatik 5 podiumera igo ziren, egin duten denboraldi bikaina borobilduz.
Esaterako, Asier Galarza 3.a sailkatu zen mini kategorian, Jon Urkizar 3.a aurrebenjaminetan, Iratxe Lapuente 2.a benjaminetan eta taldeko entrenatzaile Oscar Zamarrón 2.a sailkatu zen maila absolutuan. Bestalde, herri lasterketan Iñigo Lapuentek, Iratxe eta Anne Lapuente irristatzaileen aitak, lasterketa irabazi zuen.
Udako sasoian geldialdia eginen dute irristatzaileek, atsedena hartzeko. Hurrengo lasterketa irailaren 9an jokatuko da, Iruñean, Extremadura Etxeko Trofeoa, Antoniuttiko zirkuituan. Egun berean, arratsaldez, Nafarroako Foru Komunitateko Trofeoa jokatuko da.