XII. Udanako Igoera jokatu da asteburuan. Ia 50 pilotuk lortu zuten igoera osatzea; aldiz, 15ek proba utzi behar izan zuten. Aitor Zabaleta (Lola BMW) izan zen azkarrena Udanako maldetan gora (2:15.881). Sakana Motorsporteko Iker Palacios lakuntzarra (BRC Evo) 9.a sailkatu zen (02:40.032), bere mailan, CM mailan, bigarrena. Sakana Motorsporteko Iban Lopez de Goikoetxea pilotu olaztiarra (Renault 5 GT Turbo) hamaikagarrena sailkatu zen (02:42.359), lan bikaina egin eta gero. Formula Libre mailan laugarrena eta Renault Turbo Kopan lider izan zen olaztiarra; Kopako bigarrenari 4,4 km-tan 6 segundo kendu zizkion.
Fernandez eta Askargorta zazpigarrenak Arnedon
Bestalde, asteburuan Arnedoko Hiria Lur Gaineko III. Eremua jokatu zen, Errioxako Txapelketarako baliagarria. 31 ibilgailuk lortu zuten proba despeditzea, eta 6 erretiratu egin ziren. Jorge del Cid eta Nuria Aragon (Mitsubishi Lancer Evo X R4) gailendu ziren (22:55.500). Sakana Motorsporteko Aitor Fernandez eta Iker Askargortak (Seat Ibiza 2.0 16v) zazpigarrenak sailkatu ziren (25:47.300), 2 RM kategorian bigarrenak. Nafarroako Lur Gaineko Rallye Txapelketan lehen postuetan dabiltza sakandarrak.