Asteburuan 32. Onditz Oroituz Triatloia jokatu zen Donostian (1,5 km igerian, 40 km txirrindularitzan eta 10 km korrikan). 546 triatletek lortu zuten proba despeditzea, Francesc Godoy (1:55:56) eta Asahleigh Gentle (2:08:29) buru zirela. Sakana Triatloi Taldeko Eneko Iturbe 28.a iritsi zen helmugara, proba bikaina egin eta gero (2:11:54).