Asteburuan jokatu zen 20. Extreme Bardeak mendi txirrindularitza edo btt proba gogorra. 1.350 biker zeuden izena emanda eta 773k lortu zuten probako 115 km gogorrak osatzea. Beroa, hautsa, haizea eta beste izan zituzten bidaide. Tartean zeuden hainbat biker sakandar.