-Nafarroa harrera lurraldea izan da askotan; guri ere harrera egin digute sarritan.
Badirudi historia errepikatzen dela. Oraingoan, 300 pertsona errefuxiatu hartzeko konpromisoaa ez da gutxiengoan ere bete, 35 pertsona soilik hartu baititu Nafarroak. Hau lotsa!
-Mediterraneoa hilerri erraldoia bihurtu da. 2016.ean heriotza tasa handienetakoa zelarik. Eta badirudi berdin zaigula. Hau lotsa!
-Europako Elkarteko estatuek, egoera honi aurre egin ordez, harresiak eta oztopo hiltzaileak jarri besterik ez dute egiten. Lotsa! Horretarako milaka milioi euro gastatu behar badute ere.
-Harresi horiek gainditzeko bizitza jokatuz pasatzea lortzen dutenek, CIES delako “gartzeletan” arrazakeria eta bazterkeria pairatzen dute, Giza Eskubideen Europa hipokrita honetan. Lotsa berriro!
-Estatu Espainiarrak bi urteko epean 17.337 pertsona hartzeko konpromisoa hartu zuen, eta %5 besterik ez du birkokatu. Lotsa!
Lotsamangarritasun gehiago? Bada bai……
-“Itzulketak beroan”, profil etnikoaren araberako nortasun kontrolak, arrazakeria instituzionala……..
-Europar Batasuna eta Turkiaren arteko akordioa, Nazioarteko Zuzenbidea urratzen duena, besteak beste.
-Europako hainbat herrialdeetan piztu diren jarrera arrazista eta xenofoboen kontra sortutako herri mugimenduen aldarrikapenei kasu zipitzik ere ez egitea.
-Tarajal-eko hilketa masiboa
-Ceuta eta Melillako harresien altxatze hiltzailea.
-Eta falta zena! Asturiasko Printzearen Saria Europar Batasunari ematea. Nungo erakundeak ez diren gai izan erantzun solidario eta humanitarioa emateko, haren lurraldeko hainbat eta hainbat mugetan, animali moduan erdi-bizi, edota superbizitzen saiatzen diren milaka eta milaka pertsonen egoerari. Milaka eta milaka PERTSONEN egoera jasanezinari.
Agian idatzi honek gorriz joan behar luke. Lotsaren adierazle? Ala ixuritako hainbat eta hainbat gizaki inoxoen odolaren kolore? Biak bat? Baliteke.