Ebroko Ur Konfederazioak azaldu duenez, ibaien ibai-ibilgua edo ubidea hobetze aldera 1.083.000 euroko gastua izan duten 259 lan egin ditu, 2017rako egitasmo hauetarako aurreikusitako aurrekontuaren %50a. Lan hauetan, bereziki, ibai-ibilguari edo ubideari traba egiten dioten eroritako zuhaitzak eta halako elementuak kentzen dira, ibaiak gainezka egiten badu, arriskuak gutxitzeko.
Ebroko Ur Konfederazioak Nafarroan egindako 35 lanetatik bi Burunda ibaian burutu dira, Altsasun. Zehazki, zuhaitzen arramak, enborrak, erortzear zeuden zuhaitzak, sasiak eta buxadurak kendu dituzte, ibaiaren emari egokian traba egiten zutenak.