Igandean 17. Ebroko Erronka Triatloi proba jokatu zen Tuteran (750 m Ebron igerian, 24,5 km bizikletan eta 5 km korrikan). 196 triatletek osatu zuten proba, Javier Rosado (CT Guadalajara, 1:06:48) eta Nuria Rodriguez (Cidade Lugo, 1:15:36) txapeldunak zirela. Sakana Triatloi Taldeko Iñaki Gallego 98.a sailkatu zen sailkapen orokorrean (1:24:29), bere mailan, PTS5 mailan, lehena.
Alain Razkin txapeldun
Helduekin batera, kategoria txikikoek Nafar Kirol Jolasetarako baliagarria zen Ebroko Erronkan hartu zuten parte. Sakana Triatloi Taldekoak bikain aritu ziren. Benjaminen mailan Alain Razkin izan zen txapelduna, bere taldekide Ekain Imazen eta Aitor Aldunateren aurretik. Kimuetan, aldiz, Hegoi Lakuntza hirugarrena sailkatu zen eta, bukatzeko, haurren mailan Nahia Imaz bigarrena sailkatu zen.