Bederatzi urte preso egin ondoren Iñaki Marin aske gelditu zen igande goizean. Senide eta lagunak kalean zain zituen. 2008ko lastailaren 6an atxilotu zuten beste hiru gazterekin batera. Inkomunikazio aldian torturak salatu zituen. 2010ean Espainiako Auzitegi Nazionalean, kale borroka egotzita, espetxe zigorra ezarri zioten. Segiko kide izateagatik 2015ean berriro epaitu zituzten bera eta beste bederatzi gazte iruindar. Espainiako Auzitegi Nazionalak epaitu eta absolbitu egin zituen. Preso izan den urteetan hainbat kartzela ezagutu ditu, azkena Pontevedrako A Lama.