Institututik NUPen eskaintza ezagutzera

Guaixe 2017ko uzt. 3a, 18:11
Altsasu institutuko ikasleak NUPen Arrosadiako campusean.

Altsasu Bigarren Hezkuntzako Institutuko batxilergoko 30 bat ikasle Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) izan dira gaur. Ikasleek NUPen Arrosadiako campusa ezagutzearekin batera, NUPek heldu den ikasturterako zein ikasketa eta zerbitzu eskaintza duen jakin dute. Gainera, unibertsitateko sei eskola teknikoek eta fakultateek eskaintzen dituzten 18 graduei eta hiru gradu bikoitzei buruzko azalpenak jaso dituzte.