Larunbat goizean kadete mailako Euskadiko Errepideko Txapelketa jokatu zen Tolosan, Amarozko XX. Saria. Hotzarekin eta euripean osatu zuten proba txirrindulariek. Aralar klubeko Intersport Irabia taldeko Igor Arrieta txirrindulari uhartearrak sekulako erakustaldia eman zuen eta helmugara bakar bakarrik iritsi zen, garaipen bikaina lortuaz (1:28:38). Lasterketa irabazteaz gain, mendiko txapelketa irabazi zuen Arrietak eta Euskadiko txapelduna izatea lortu zuen. Bere taldea, Intersport Irabia, probako bigarren talde onena izan zen.
Gainontzeko txirrindulari sakandarrei dagokienez, Burundako Quesos Albenizko Unai Aznar zazpigarrena sailkatu zen, Aitor Alberdi (I.I.) 12.a, Iker Mintegi (Q.A.) 29.a eta Inhar Astitz (I.I.) 32.a.
Juniorrak Zigoitian
Juniorrek Zigoitia Udala saria jokoan izan zuten igandean. Toyota Armentia taldeko Joseba Lopezek irabazi zuen (2:39:25). Beñat Etxezarreta (I.I.) 26.a sailkatu zen, Ailetz Lasa (Q.A.) 32.a, Josu Etxeberria (I.I.) 34.a eta Iñigo Fernandez (Q.A.) 46.a.