Astelehenean hasi zen Sakanako Mankomunitateak, Sakana Triatloi Taldearen eta Atabo Altsasuren laguntzarekin antolatutako Udako Triatloi Campusa. Garilaren 14ra bitartean, triatloiaren nondik norakoetan murgilduko dira izena eman duten 23 neska-mutikoak, Aitor Mozo eta Urko Berdud begiraleekin.
Goizeko 11:00etatik 13:00etara aritzen dira. Hasieran igeriketa lantzen dute Zelandi kiroldegian, eta gero bizikletarekin ateratzen dira buelta egitera. Tartean, korrikako sektorea ere lantzen dute. Eta triatloiak biltzen dituen hiru diziplina hauen arteko trantsizioak nola egiten diren ere landuko dituzte egunotan. Atletismoa, igeriketa eta txirrindularitza elkarten dituen jarduera honen teoria eta praktika uztartuko dituzte.
Ondokoak dira Udako Triatloi Campuseko partaideak: Amets Aristizabal, Hegoi Lakuntza, Jon Ducar, Iraide Arrizabalaga, Mikel Arrizabalaga, Oihan Andueza, Haran Trebejo, Alejandro Lopez, Ekain Alegre, Ibai Perez, Ekhi Barandiaran, Alain Razkin, Nahia Imaz, Ekain Imaz, Jon Aierbe, Ane Iturrioz, Unax Mendinueta, Leire Mendinueta, Ane Beltran de Heredia, Joseba Beltran de Heredia, Ane Mendinueta, Asier Razkin eta Eneko Razkin.
Sakanako Triatloian izena ematea zabalik, uztailaren 10era arte
Garilaren 15ean, 9:30etik aurrera, XVI. Sakanako Triatloia jokatuko da Urdiaingo igerilekuetan, juniorrak, kadeteak, haurrak, kimuak, benjaminak eta aurrebenjaminak mailatan. Udako Triatloi Campusean trebatzen daudenendako ikasten dutena praktikan jartzeko primerako aukera izango da. XVI. Sakanako Triatloian izena ematea zabalik dago, uztailaren 10era arte, www.navarratriatlon.com/competiciones/ web orrian, Rock The Sport plataformaren bitartez.