Les Frères Sisters pelikularen filmaketa

The sisters brothers filmaren filmatzea

Guaixe 2017ko uzt. 7a, 14:49

The frères sisters filmaren filmazioan hartu du joan den ostegunetik atzora arte. AEBko Oregonen 1851n kokatuta, urre -bilatzaile bila dabiltzan bi anaien ibilerak kontatzen ditu wensterrak. Filma heldu den urteko udazkenean mustuko da

Cromwell, Patton eta Robin eta Marian filmen ondoren lau hamarkada pasa behar izan dira Urbasa-Andia atzerriko film baten lekuko, platoa izateko. Salbuespena Biutiful filma izan zen 2009an (kontseilaria Beriainera helikopteroz joan zenekoa). Jacques Audiard zuzendariak Les Frèseres sister edo The Sisters Brothers filma zuzentzen ari da. Natur parkea pantaila handian Kanada izanen da eta bere parajeetan Jacsonwille herrixka kokatu dute.

Urbasako saroiko aisialdi gune bat hartzen duen pinudi batean jarri zuen filmatze taldeak oinarrizko kanpamentua astelehenean. Aurretik Lizarragako portuko benta inguruan izan ziren. Teknikako gauzekin batera, aktoreak prestatzeko gunea eta cateringa zeuden. Filmaketako lan taldeak 250 pertsonak baino gehiagok osatzen dute.

Haiekin batera lanean ari dira zinemagintzako 10 profesional nafar, Iruñeko eta Altsasuko castingetan aukeratutako makina bat figurante, azienda filmaketatik urrun mantentzeko artzain eta basozainak eta baita behiak dituen abeltzain bat ere.
Pelikularen estatuko ekoizle exekutibo Fernando Vitoria de Lezeak jakinarazi duenez, filmaketak eragin dienei, artzain eta abeltzainei, trukean zerbait eman nahi diete. Eta, antza, egoera txarrean dauden itxiturak edo askak konpontzeko dirua emanen dute.

Filmaketaz
Goizaldean eta egunez filmatu dute. Sekretu handiarekin, ez baitiote inori hurbiltzen utzi. Eta hurbildu direnek ez dute aktoreak lanean ikusteko aukerarik izan. Filmaketarako zenbait tokitan XIX. mende akaberako Amerikako Estatu Batuetako mendebaldeko eraikinen modukoak jaso dituzte. Filmatzea honako tokitan egin dituzte: Sarasa, Sosa, Ubaba, Ameskoako Limitazio mendia, Lezamen, Kattaliturri eta Ollide. Urbasa-Andian filmatu aurretik Almerian, Tabernasko desertuan egon dira. Ondoren Hueskako Pirinioan, Monegrosen eta Errumanian hartuko dituzte pelikularako irudiak.

Filmaz
Audiard Kanadako Patrick deWitt idazlearen Les Frères Sisters nobelaren egokitzapena ari da filmatzen, AEBko mendebaldea desmitifikatu egiten duen umore beltzeko westernrra. Charlie (John C. Reilly) eta Eli Sisters (Joaquin Phoenix) anaien istorioa kontatzen du. Commodore handi-mandiaren esanetara dauden bi hiltzaile dira. Anaiak Hermann Kermitt Warm (Jake Gyllenhaal) urre-bilatzailea hil beharko dute. Charliek bere egitekoan segitzen du; Elik, ordea, existentzia-krisi betean jardunaz zalantza egiten du. Bitartean, urrearen-sukar garaian izan ziren pertsonaia makurrekin borroka eta topaketak izanen dituzte.
Kermitten bilaketan Sisters anaiak zaldi gainean desertutik mendi garaietaraino joanen dira. Zaldi gaineko eszenak egin dituzte, esaterako, Urbasa-Andian.
Why not productions paristar ekoiztetxearena da filma. Europako ekoiztetxe nabarmenetako bat da eta egile-filmak sustatzen ditu, zuzendari handi askoren lanak bulkatuz: Ken Loach, Cristian Mungiu edota Xavier Beauvois. Estatuko filmaketaren ardura (Almeria, Huesca) Madrilgo Meñakoz Films ekoiztetxeak izanen du, zeinaren zuzendaria Fernando Victoria de Lezea den. Azken 20 urteetan hainbat filmetan parte hartu du.