Nafarroako Pentsionistak Martxan taldeak deituta Zumalakarregi plazan, bihar, ostiralean, 12:00etan eginen da kontzentrazioa. Taldetik adierazi dutenez, “ezin da arreta kendu. Zurztasun eta alarguntza pèntsioak Toledoko itunaren baitan eztabaidatuko dira”. Mobilizazioaren deitzaileek azaldu dutenez, “handik ez da ezer onik aterako, pentsio hauendako, ezta beste batzuendako ere”. Atzera ere, gutxieneko 1.080 euroko pentsioa aldarrikatuko dute gaur.