Iruñeko festetara joan-etorria eroso eta ardurarik gabe egiteko modu bat da autobusa edo trena erabiltzea. Bai La Burundesak, bai Renfek sanferminetarako ohiko zerbitzuak mantentzen dituzte, baina autobus edo tren-bagoi gehiagorekin. Trenak soilik Uharte Arakilen, Etxarri Aranatzen eta Altsasun gelditzen dira. Autobus konpainiaren kasuan, aldaketa bakarra dago. Ohikoa denez, su-festak ikusi ondoren, gauerdian, Sakanara bueltatzeko autobus zerbitzua izanen da. Irurtzunen, aipatu autobus konpainiaz aparte Mugiroarra, Leizaran eta Roncalesa enpresen zerbitzua dute Iruñera joateko.