Olaztiko Sutegi klubak, Sakanako pilota eskolen, Sakanako Mankomunitatearen eta Nafarroako Pilota Federazioaren laguntzarekin antolatutako Sakanako Udako Pilota Txapelketa maiatzaren erdialdean hasi zen. Orain arte, Olaztiko San Migel txapelketarekin batera Sutegik kategoria txikiko txapelketa antolatzen zuen; bada, Sakanako Udako Pilota Txapelketak txapelketa horren lekukoa hartu du.
Orain arteko Sutegiren txapelketan Euskal Herri osoko pilotariak aritzen ziren, baina aurten pilotari sakandarrei protagonismo gehiago eman nahi izan zaie. Horrela, 120 pilotari lehiatu dira orain arte, gehienak sakandarrak. Maiatzan ekin zioten ligaxkari eta orain txapelketaren azkeneko txanpa dator. Asteburu honetan, larunbatean eta igandean, eta hurrengo asteburuan txapelketako finalerdiak jokatuko dira eta finalak Olaztiko Santa Ana festetan jokatuko dira.
Sakanako Udako Pilota Txapelketako finalerdiak
Larunbatean, 10:00etan, Olaztin:
Aurrebenjaminak: Lizarraga-Etxeberria (Irurtzun) / Barrenetxea-Behobide (Txukun Lakua)
Umeak A: Etxeberria-Okiñena (Irurtzun) / Olaiz-Zubiria (Pilotajauku)
Kimuak 1: Senar-Apaolaza (Lakuntza) / Leiza-Lopez (Aldabide)
Umeak 1: Añazko-Berastegi (Lakuntza) / Zelaia-Eskudero (Aldabide)
Gazteak: Aristegi-Ballerena (Txaruta) / Nazabal-Petriati (Aldabide)
Igandean, 10:00etan, Olaztin:
Umeak 1: Ulaiar-Igoa (Pilotajauku) / Gallego-Markez (Pilotajauku)
Umeak A: Nagore-Laso (Irurtzun) / Amiano-Iaben (Irurtzun)
Kadeteak: Otxoa-Ganboa (Oberena) / Lopez de Zubiria-Araña (Gure Pilota)
Gazteak: Olaetxea-Goikoetxea (Aldabide) / Txoperena-Santamaria (Aurrera)