Aralarko aingeruak lagun berriak izanen ditu

Guaixe 2017ko uzt. 10a, 11:08

Ume eta haurrek aingeruaren irudia gurtzeko aukera izanen dute, atzera ere.

Umeak eta haurrak Aralarko aingeruari aurkezteko ekitaldia hilaren 23an eginen da. Igandean, 12:30ean, meza nagusian izanen da eta, ondoren, izena garaiz eman dutenek aingeruaren lagun direla dioen pergamino bana jasoko dute.

Aralarko santutegiarekin zuten loturagatik, garai batean, asko ziren bere seme-alabak mendi gaineko santutegian bataiatzen zituzten gurasoak. Elizak araudia aldatu zuen eta, gaur egun, bataioak nork bere parrokian egin behar ditu.

Jakinik gurasoen artean santutegiarekiko loturak bizirik dirauela eta guraso askok seme alabei hura transmititzeko nahia dutela, Aralarko Deun Mikel Goiaingeruaren Kofradiak konponbidea opatu zuen duela 14 urte: ume eta haurrak Aralarko aingeruari aurkeztea. Horrela, nahi duten gurasoek euren txikien eta santutegiaren arteko lotura estutuko dute.

Ohi bezala, elizkizunaren ondoren haurrek euren izen-abizena duen pergaminoa jasoko dute zeinek Mikel goiaingeruaren lagun izendatzen dituena eta bizi guztirako bere babesa eskatzen duena. Meza eta gero pergaminoa jaso nahi dutenek aldez haurretik datuak eman beharko dituzte. Horretarako, santutegiko sakristian dauden orriak bete, 609 406 780 telefonora hots egin edo basanoa.josemari@gmail.com e-postara idatzi beharko da. 23ko aurkezpenera zuzenean joaten direnek hurrengo asteetan jasoko dute pergaminoa.