Azkue Fundazioaren `11 lekutan mintzatu!´lehiaketa martxan

Guaixe 2017ko uzt. 12a, 09:22

Azkue Fundazioaren `11 lekutan mintzatu!´lehiaketa martxan.

 

11 lekutan Mintzatu!

 

 

 

 

 

Uda iritsi da, eta, harekin batera, herrietako jaiak eta ondo merezitako oporrak.

Eta, edonon gaudela ere, euskaraz hitz egiten jarraituko dugunez, «11

lekutan Mintzatu!»lehiaketa antolatu du Azkue Fundazioak, udan zehar

Mintzatuaplikazioaren erabilera sustatu eta euskaraz hitz egiten diren tokiei

buruzko informazioaren zabalkundea egiten jarraitzeko.

 

11 aste iraungo du lehiaketak, uztailaren 10etik irailaren 24ra arte.

 

Helburuak: euskaraz hitz egitea; gure hizkuntzak sarean duen

presentziaareagotzea;Mintzatu aplikazioaren erabilera sustatzea;

euskaraz hitz egiten diren leku berri gehiago etiketatzea; eta toki

horiei buruzko informazioaren zabalkundea egitea.

 

Hiru irabazle egongo dira, eta sari berdinak jasoko dituzte denek: sakelako

telefonoarekin argazkiak eta bideoak egiteko produktu-sorta (tripodea,

objektiboak, euste-pieza…).

 

Hauexek izango dira irabazleak:

 

1. Mintzatu aplikazioan leku berri gehien sartzen dituena.

 

2. Mintzatu aplikazioan bere burua leku ezberdin kopuru handienean

etiketatzen duena.

 

3. Mintzatu aplikazioan hamaika leku berri azkarren etiketatzen dituena.

 

Mundu osoko lekuak etiketatu ahalko dira. Parte-hartzaile bakoitzak

erabakiko du noiz parte hartu: lehiaketak irauten duen hamaika asteetan

zehar edozein unetan parte har daiteke, eta parte-hartzaile bakoitzak nahi

beste leku identifika ditzake Mintzatun. Ez dago mugarik!

 

OINARRIAK

 

Gozatu jaiak eta oporrak !