Lakuntzako Zabalarte Mendi Elkarteak mendi ibilaldi polita antolatu du garilaren 22rako, larunbatarekin. Pasai Donibanera joango dira, mendi-kosta ibilaldia egiteko asmoz. Autobusa goizeko 07:00etan abiatuko da Lakuntzatik, eta bueltako bidea 18:00etan hartuko du, Pasai Donibanen. Bertara joan nahi duenak Lakuntzako Sorgiñak tabernan eman beharko du izena, garilaren 19a, asteazkena baino lehen. (Autobusa + bazkaria 20 euro eta autobusa bakarrik 5 euro).
Larrañetakoak Pirinioetara
Etxarri Aranazko Larrañeta mendi elkartekoek Pirinioetako bidea hartuko dute asteburu honetan. Garilaren 1ean Picos de Europa aldean ibili ziren. Sotresetik Urriellu aterperako ibilbidea egin zuten eta hurrengo egunean, Urriellu aterpetik Fuente Dera. Bada, asteburu honetan Panticosara joko dute. Autobusa larunbatean goizeko 5:45ean abiatuko da Olaztitik, izena eman duten mendizaleak hartzeko. Mendizaleak Panticosan utzi eta haiek Pico Verde eta Pueyo bitarteko ibilbidea egingo dute. Igandean, Pueyotik atera eta Biescas izango dute helmuga mendizale sakandarrek.