Futbol eta saskibaloi monitoreak trebatzeko ikastaroa Altsasun

Guaixe 2017ko uzt. 13a, 13:26

Irailaren 18tik aurrera eskainiko da, baina garilaren 28ra arte eman behar da izena

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuaren laguntzarekin, futbol eta saskibaloi monitoreak trebatzeko ikastaroa eskainiko du Altsasun, irailaren 18tik aurrera. Ikastaroa 16 urtetik gorakoei zuzendua dago, haurren futbol edo saskibaloi eskoletan dabiltzan monitorei edo monitore izateko asmoa dutenei begira.

Irakasleak Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko eta Nafarroako Futbol Federazioko kideak izango dira. Ikastaroak bi atal izango ditu: 18 orduko zati orokorra, eta futboleko espezifikoa den 16 ordukoa. Kirol modalitate hauetako oinarrizko titulua “Futbolean/saskibaloian hasteko prestatzailea” da.

Izena ematea
Garilaren 28ra arte eman daiteke izena, Mank-eko Kirol Zerbitzuan (948 464 866, kirolak@sakana-mank.eus). Prezioa: 40-46 euro artean.

Beste kirolak
Mank-etik azaldu dutenez, norbaitek beste kiroletan formatzeko interesa badu, ondoko web loturan informazio zabala du eskura: https://www.navarra.es/home_es/Temas/Deporte/Informacion/Centros/Centro+de+estu
dios+investigacion+y+medicina+del+deporte.htm