San Fermin Herri Kirol Jaialdien barruan, gaur, asteazkenean, XIX. San Fermin Motozerra Txapelketa jokatuko da Iruñeko Foru Plazan, eguerditik aurrera. Izurdiagako Mikel Lasarte, Arostegiko Peio Kañamares eta Azkoiengo Juan Asin lehiatuko dira bertan. 30 minutuko bi txanda izanen dituzte eta txanda bakoitzean irudi bat egin beharko dute. Onenak jantziko du txapela. Bestalde, sanferminetako azken egunean, garilaren 14an, Mikel Lasartek motozerra erakustaldia eginen du; motozerrarekin egurrezko irudiak egingo ditu.