Gaur waterpolo txapelketa Irurtzunen

Guaixe 2017ko uzt. 18a, 12:26

Mank-ek antolatutako waterpolo txapelketa gaur jokatuko da, asteartean, 17:00etan, Irurtzungo igerilekuan

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak waterpolo txapelketa antolatu du gaur, asteartean, Irurtzungo igerilekuetan, 17:00etatik aurrera. Aipatu txapelketa, urtero moduan, udako kanpainaren barruan antolatu du Mank-ek, Irurtzungo Udalaren eta Sakanako kirol elkarteen laguntzarekin. Kimuek, haurrek eta kadete jubenilek hartu ahal izango dute parte. Ohikoa denez, hainbat herri eta adinetako neska-mutikoak nahasi egingo dira taldeak sortzerakoan, ahalik eta talde orekatuenak sortuz. Eta waterpoloarekin gozatuz ongi pasatzea izango da jardunaldiaren helburua.

Aurreko urtean Uharte Arakilgo igerilekuetan antolatu zen jarduera. Izena emateko herrietako igeriketa monitoreari esan beharko zaio edo Mank-eko kirol zerbitzuan izena eman behar da (948 464 866, kirolak@sakana-mank.com). Izena ematen duten neska-mutikoen kopuruaren arabera autobusa antolatuko du Mank-ek.