Atzerriko boluntarioak Enneco parkean lanean

Guaixe 2017ko uzt. 13a, 17:08

Enneco haritzaren memoria parkean Nafarroako Erreinuaren historian murgiltzeko aukera izanen da. Auzolanean eraikitzen ari dira espazioa. Eta lanean daudenen artean atzerriko boluntarioak daude, Frantzia, Alemania, Italia, Serbia, Estonia, Ukraina eta Mexikotik etorritakoak. 17 gazte dira, Etxarri Aranatzera hilaren 3an iritsi zirenak eta astelehenean joanen direnak. Irakasleen etxea izandako eraikinean hartu dute ostatu. Goizetan lanean aritu eta gero, arratsaldeak libre dituzte. Bigarren urtea da atzerritik boluntarioak etorri direla Ennecora. De Amicita gobernuz kanpoko erakundearen bidez etorri dira bietan ere.

Enneco irailaren 3ra arte, asteartetik igandera, 11:00etatik 18:00etara, bisita daiteke. Informatzeko jo www.enneco.eus orrira edo 663 908 306 telefonora.