Olaztiko Sutegi klubak, Sakanako pilota eskolen, Sakanako Mankomunitatearen eta Nafarroako Pilota Federazioaren laguntzarekin antolatutako Sakanako Udako Pilota Txapelketa maiatzaren erdialdean hasi zen. 120 pilotari lehiatu dira orain arte, gehienak sakandarrak. Txapelketaren azkeneko txanpa honetan, asteburu honetan, larunbatean eta igandean, txapelketako bigarren finalerdiak jokatuko dira. Final handiak Olaztiko Santa Ana festetan jokatuko dira.
Sakanako Udako Pilota Txapelketako finalerdiak
Larunbatean, 10:00etan, Olaztin:
Aurrebenjaminak: Gurmindo-Sarazibar (Sutegi) / Urteaga-Zelaia (Urdiain)
Kimuak 1: Rubio-Lizarraga (Sutegi) / Astiz-Mendia (Pilotajauku)
Haurrak A: Erdozia-Lizarraga (Aldabide) / Torres-Fernandez (Txukun Lakua)
Haurrak 1: Arraiza-Añazko (Lakuntza) / Peral-San Roman (Pilotajauku)
Larunbatean, 10:00etan, Olaztin:
Haurrak A: Akixo-Moraza (Txukun Lakua) / Etxeberria-Lopez (San Migel)
Haurrak 1: Ulaiar-Agirretxe (Pilotajauku) / Gainzarain-Urbe (Aldabide)
Kimuak A: Sanchez-Sarasibar (Oberena) / Martiarena-Markina (Irurtzun)
Kimuak A: Baztarrika-Berastegi (Aldabide) / Arratibel-Navarro (Gure Pilota)
Kadeteak: Berekoetxea-Berastegi (Irurtzun) / Araña-Mikel Gonzalez (Gure Pilota)