Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak antolatuta, larunbatean jokatu zen XVI. Sakanako Haur Triatloia, Urdiaingo Aitziber igerilekuetan. Guztia ongi ateratzeko, Sakanako Triatloi Taldearen, Urdiaingo Aitziber elkartearen, Urdiaingo Udalaren eta Nafarroako Triatloi Federazioaren laguntza izan zuen Mank-ek. Guztira 100 triatleta inguru zeuden izena emanda, baina 80 inguruk hartu zuten irteera, kategoriaka.
Goizeko 10:00etan abiatu ziren probak. Lehenak juniorrak eta kadeteak izan ziren eta, ondoren, haur mailakoak. Segituan kimuen txanda iritsi zen eta haien atzetik benjaminak abiatu ziren. Bukatzeko, aurre-benjaminek hartu zuten irteera.
XVI. Sakanako Haur Triatloia Urdiaingo igerilekuetako paraje zoragarrian jokatu zen. Igeriketa segmentua Urdiaingo igerilekuetan jokatu zen, eta txirrindularitza eta korrika segmentuak, berriz, igerilekuen inguruan, Urriztin eta Sarabe inguruetan. Ibilbidearen edertasuna nabarmendu zuten triatleta askok.
Aipatzekoa da Sakana Triatloi Taldeko kideek egindako lana. Sakanako Udako Triatloi Campuseko kideetako batzuk ere Urdiainen parte hartzera animatu ziren eta guztien artean emaitza bikainak lortu zituzten. Horren isla jokatutako 11 probetatik 5 proba Sakana Triatloi Taldeko kideek irabazi zituztela: aurrebenjaminen gizonezkoetan Eneko Razkin izan zen txapelduna, benjaminen emakumezkoetan Ane Iturrioz, benjaminen gizonezkoetan Ekain Imaz, kimuen gizonezkoetan Hegoi Lakuntza eta haurren emakumezkoetan Nahia Imaz. Bukaeran, triatleta guztiendako ogitartekoa eta freskagarria prest zituen antolakuntzak.
Sakandarrak XVI. Haur Triatloian
-Aurrebenjaminak, emakumeak:
1.Ana Mediavilla (Deporama Soria): 6:44
-Aurrebenjaminak, gizonak:
1.Eneko Razkin (Sakana): 6:58
2.Oihan Andueza (Sakana): 6:59
4.Asier Razkin (Sakana): 7:22
6.Unax Mendinueta (Sakana): 7:52
-Benjaminak, emakumeak:
1.Ane Iturrioz (Sakana): 8:26
2.Ane Beltran de Heredia (Sakana): 8:52
5.Iraide Arrizabalaga (Sakana): 9:32
-Benjaminak, gizonak:
1.Ekain Imaz (Sakana): 7:17
2.Alain Razkin (Sakana): 7:27
5.Haran Trebejo (Sakana): 8:34
6.Mikel Arrizabalaga (Sakana): 8:40
7.Jon Ducar (Sakana): 8:42
11.Aitor Aldunate (Sakana): 8:53
13.Alejandro Lopez (Sakana): 10:03
-Kimuak, emakumeak:
1.Irune Alvar (Oberena): 16:36
-Kimuak, gizonak:
1.Hegoi Lakuntza (Sakana): 14:45
11.Ekhi Barandiaran (Sakana): 19:51
-Haurrak, emakumeak:
1.Nahia Imaz (Sakana): 29:58
-Haurrak, gizonak:
1.Xabier Zabala (Trikua): 27:05
6.Xabier Borrega (Sakana): 31:58
-Kadeteak, emakumeak:
1.Carmen Riaño (Atalaya): 53:27
-Kadeteak, mutilak:
1.Nikolas Aguirre (Trikua): 47:44
-Juniorrak, gizonak:
1.Francisco Sanz (Atalaya): 45:09