Futbol campusa, martxan

Guaixe 2017ko uzt. 20a, 12:20

Mank-ek antolatuta, 2005ean, 2006an eta 2007an jaiotako 28 neska-mutiko futbolean trebatzen ari dira Dantzalekun

Sakanako Mankomunitateak Ataboren laguntzarekin antolatutako Sakanako Udako Futbol Campusa astelehenean abiatu zen, Altsasuko Dantzaleku futbol zelaian. Zehazki, futbol campusaren lehen txanda izan zen martxan jarri zena. Horrela, 2005ean, 2006an eta 2007an jaiotako 28 neska-mutiko futbolean trebatzen ari dira ostiralera bitartean, goizeko 09:30etik 14:00ak arte, Iokin Lobo eta Aitor Lara monitoreen aginduetara.

Izena eman duten neska-mutikoekin adinkako bi talde eginez, futbolaren teoria eta praktika uztartzen dituzte Lobok eta Larak. Dantzaleku inguruko paraje ederretan barna korrika egitera ere ateratzen dira eta irteera ere eginen dute. Azken urteetan bezala, egun batez Donostiara irteera eginen dute, Anoeta futbol zelaira.

Hurrengo astean Udako Futbol Campuseko bigarren txandari egokituko zaio martxan jartzea. Garilaren 24tik 29ra bitartean, 2002an, 2003an eta 2004an jaiotako neska-mutikoen txanda izanen da.

Partaideak
Peru Goikoetxea, Gurutz Goikoetxea, Asier Aiestaran, Iker Agudelo, Gorka Gasco, Iker Lizarraga, Aimar Gallego, Eneko Guajardo, Hegoi Davila, Christian Juarez, Amets Aristizabal, Eñaut Oiarbide, Pablo Senosiain, Eneko Lopez, Oier Garcia, Aimar Lopez de Goikoetxea, Nahia Lopez de Goikoetxea, Mikel Zufiaurre, Iker Nuncio, Unai de los Santos, Asier Apaolaza, Asier Somocurcio, Mikel Rodriguez, Oihan Arregi, Aitor Augusto, Asier Etxeberria, Oihan Ginea eta Oier Flores.