Lortutako desfibriladore titulua mantentzeko, arautegi berriak bi urtero desfibriladore ikastaroaren birziklatzea egitea eskatzen du. Horrela, Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak, titulua daukaten guztiei 4 orduko ikastaroa eskaini die Sakanan bertan, urriaren 19an, arratsaldez, 16:30etik 20:30era eta dohainik. Kirol Institutua izango da ikastaroa eskainiko duena.
Ikastaro honek gehienez 24 parte-hartzaile hartuko ditu. Izena eman ahala tokiak betetzen joango dira, beraz, izena ematea lehenbailehen egitea gomendatu dute. Izena ematea zabalik dago, uztailaren 28a baino lehen eta dohainik, Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuan (948 464 866 edo kirolak@sakana-mank.eus).