Sakanako Mankomunitateak waterpolo txapelketa antolatu zuen astearte arratsaldean Irurtzungo igerilekuan. Makina bat sakandarrek hartu zuten parte bertan. Autobusez iritsi ziren Irurtzuneraino eta bertan, Irurtzungoekin bat egin eta lehenik eta behin, waterpoloan aritzeko taldeak sortu zituzten. Kirol teknikari Amaia Gerrikagoitiak azaldu digunez, aurtengo partaideak aurreko urteetakoak baino gaztetxoagoak ziren. Horrela, taldeen arteko partidak hasi ziren. Bitartean, zerua ilundu zen eta beranduago ekaitza iritsi zen. “Txapelketa bukatu aurretik bertan behera utzi behar izan genuen txapelketa, ekaitza zetorrelako, baina ordurako talde guztiek jolastua zuten, gutxienez, partidaren bat. Orduan ogitarteko gozoa jan genuen eta neska-mutikoak etxera itzuli ziren, autobusez, ekaitza baretu zenean” gaineratu du Gerrikagoitiak.
Hurrengo astean, garilaren 27an, Mank-ek kayak jardunaldia antolatu du Olaztiko igerilekuan, 17:00etan. Dohainik da, baina aurretik eman behar da izena (Mank-eko Kirol Zerbitzua, 948 464 866 edo kirolak@sakana-mank.eus).