Igandean kadeteen mailako XVIII. Santiago Saria jokatu zen Zuian. Lasterketa gorabeheratsuan, bi txirrindulari batera iritsi ziren helmugara. Esprintean, Basati Bike taldeko Lander Lartitegik irabazi zion Burunda klubeko Quesos Albeniz taldeko Unai Azarri. 2 segundora Intersport Irabiako Aitor Alberdi eta Igor Arrieta sartu ziren. Iker Mintegi (Q.A.) seigarrena sartu zen, 5 segundora. Beraz, probako Top Hamarrean lau txirrindulari sakandar sailkatu ziren. Gainontzekoei dagokionez, Inhar Astitz (I.I.) 18.a sailkatu zen eta Unai Villalobos (Q.A.) 19.a.
Probako talde onena Intersport Irabia izan zen, Quesos Albenizen aurretik.
Juniorrak
Igandean XXI. Aiegiko Udala Trofeoa jokatu zuten juniorrek, Euskal Herriko Torneorako baliagarria. Hirukote bat iritsi zen helmugara, aurreratuta, eta esprintean Andamios Inox-Loiumat taldeko Juan Diego Cardenas gailendu zen (2:07:10). Aralar klubeko Intersport Irabia taldeko Josu Etxeberria 12.a sailkatu zen, 1:15era. Burunda klubeko Quesos Albenizko Ailetz Lasa 20.a izan zen, denbora berean. Juan Riaño (Q.A.) 24.a sailkatu zen, Iñigo Fernandez (Q.A.) 30.a eta Hodei Zia (Q.A.) 63.a.