Gaur erabakiko omen da Tourra. Hala diote txirrindula zaleek. Alpeetan dago tropela, eta portu sorta ederra izanen dute aurrez-aurre txirrindulariek: Col d´Ornon, Col de la Croix de Fer (2067m), Col du Télégraphe (1.566 m) eta Col du Galibier (2.642 m). Sky taldeko Christopher Froome liderrak 18 segundora du Fabio Aru (Astana, 23 segundotara Romain Bardet (Ag2r), 29 segundora Rigoberto Uran (Cannondale) eta 1:17ra Mikel Landa (Sky). Beraien guztien erasoa espero du liderrak, Alberto Contadorren (Trek) eta Nairo Quintanaren (Movistar Team) erasoekin batera.
Quintanaren ezkutari lana egiten ari da Hiriberriko Imanol Erbiti. Egun sailkapen orokorrean 86.a da, 2:02:59ra. Jose Luis Arrieta zuzendari uharte arakildarraren aginduetara dago. Quintanarekin Tourra irabaztea zen asmoa, baina Quintana ez da espero zen maila ematen ari eta gauzak nahiko konplikatu zaizkio Movistar Team taldeari.