Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak antolatutako udako kanpainari esker, atzera ere kayaketaz gozatzeko aukera izango dugu Sakanan. Aurten Olaztiko igerilekuak hartuko du kayak jardunaldia, garilaren 27an, ostegunarekin, 17:00etatik aurrera. 5 urtetik gorako neska-mutiko guztiek parte hartu ahalko dute jardunaldian.
Ekimena dohainik da, baina aurretik izena eman beharra dago (Mank-eko Kirol Zerbitzua, 948 464 866 edo kirolak@sakana-mank.eus). Izena ematen dutenen arabera Mank-ek autobusa antolatuko du. Aurreko urtean Etxarri Aranazko igerilekuan egon zen kayaketan ibiltzeko aukera.