Sakandarrok 2016an 2015ean baino 223.159,46 kilo zabor gehiago sortu genituen, 2,46 puntuko igoera. Aldi berean gehiago birziklatu edo konpostatu genuen ere, 384.324,46 kilo hain zuzen ere; 8,23 puntu gehiago. Europako Batasunak zehaztu du 2.020 urterako hondakinen erdia birziklatu behar dela. Sakanak dagoeneko % 52,63ko birziklatze tasa du.
Eta kopuru hori handitu eginen da ibarreko populazioaren % 47,68 diren Altsasu (7.471 biztanle) eta Irurtzun (2.187 biztanle) egungo bilketa handirzen dutenean. Izan ere, bi herrien artean Sakanan sortzen diren 4.240.200 errefusa tonen % 67,73 sortzen dute. Urratsak eman dituzte: Altsasu dagoeneko Sakanako Mankomunitatearekin akordioa du materia organikoa jasotzeko 5. edukiontzia jartzeko (informazioa 900 730 450 doako telefonoan). Irurtzunen, berriz, 2015etik 110 etxeetako materia organikoa kudeatzen ari dira zortzi auzo-konpostagailuren bidez. Baina bide luzea dago egiteko oraindik.
Sistemak
Sakanako Mankomunitateko Hondakinen Zerbitzuak herrietan eta industrialdeetan jasotzen ditu hondakinak. Herrietan jasotakoa 8.600.699 tona dira, guztiaren % 92,56 (2015ean baino 0,75 gehiago). Herrietan jasotakoaren % 53,77 da birziklatzen dena eta % 0,72 berrerabiltzen dena. Industrialdeetan, berriz, 691.22,77 tona hondakin jaso ziren, guztiaren % 7,43. Kopuru horretatik gaika bildutako guztia, % 38,41, birziklatu egin zen.
Ibarrean hondakinak biltzeko hiru sistema daude indarrean. Uharte Arakilen, Lakuntzan, Arbizun, Etxarri Aranatzen, Bakaikun, Iturmendin, Urdiainen eta Olatzagutian atez ateko sistema dute eta gaikako bilketa tasa %7 8,59koa izan zen 2016an (0,22 puntu gehiago). Arakilek, Irañetak, Arruazuk, Lizarragabengoak, Ergoienak eta Ziordiak sistema mistoa dute (ontzi arinak, errefusa eta papera/kartoiarentzako edukiontziak daude kalean, giltzapetutako etxoletan sartuta, eta materia organikoa derrigorrez auto edo auzokonpostaren bitartez) sistema mistoa dute eta haietan gaikako bilketa tasa % 66,62koa da (3,11 gehiago). Irurtzunen edukiontziekin eta zortzi auzo-konpostagailuarekin hondakinen gaikako bilketa % 42,97koa da (8,22 puntu gehiago) eta Altsasun edukiontziekin eta bi auzo-konpostagailuekin % 27,64koa (0,03 gutxiago). Jakina, gaikako bilketan ere ez dagozkion hondakinak daudenez birziklatze tasa txikiagoa da.
Sakandarreko hondakin nagusienak | ||||
Hondakin mota | Kiloak | |||
Inpropioak | 7,98 | |||
Berrerabilia | 3,07 | |||
Errefusa | 209,34 | |||
Organikoa | 110,83 | |||
Ontzi arinak | 4,82 | |||
Papera eta kartoia | 52,3 | |||
Beira | 32,76 | |||
Sukaldeko olioa | 0,7 | |||
Ehunak | 4,1 | |||
Guztira | 458,74 |
Hondakinak jasotzen diren etxebizitza kopurua | |||
Eremua | Kopurua | % | |
Altsasu | 3.862 | 37,11 | |
Irurtzun | 974 | 9,35 | |
Atez ate | 4.402 | 42,3 | |
Mistoa | 1.169 | 11,23 | |
Sakana | 10.407 | 100 |
Etxebizitza kopurua kudeaketa sistema bakoitzean | |
Sistema | % |
Atez ate | 14,77 |
Edukiontziak | 42,98 |
Auto-konposta | 17,24 |
Auzo konposta | 24,97 |
Birziklatze tasa | |||||
2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | |
Errefusa | 6.739.840,00 | 5.290.602,00 | 4.267.207,00 | 4.401.365,00 | 4.240.200,00 |
Gaika bilduta | 2.108.432,00 | 3.138.351,00 | 4.392.874,00 | 4.667.397,32 | 5.051.721,78 |
Guztira | 8.848.272,00 | 8.428.953,00 | 8.660.081,00 | 9.068.762,32 | 9.291.921,78 |
Birziklatze tasa | %23,83 | %37,23 | %50,79 | %51,46 | %52,63 |
Gaikako bilketaren bilakaera sistemaka | |||||
Eredua/ urtea | 2013* | 2013* | 2014 | 2015 | 2016 |
Altsasu | 23,69 | 25,4 | 27,61 | 27,67 | 27,64 |
Irurtzun | 23,69 | 27,79 | 29,21 | 34,75 | 42,97 |
Mistoa | 23,69 | 55,93 | 61,67 | 63,51 | 66,62 |
Atez ate | 23,69 | 73 | 80,49 | 78,35 | 78,59 |
Sakana | 23,69 | 39,71 | 50,87 | 51,52 | 55,65 |
*2013ko erdialdean ezarri ziren hondakin bilketa sistema berriak. Ezarpenaren aurreko eta ondorengo urte hartako emaitzak jasotzen dira taulan.
Gaikako bilketa | Errefusa | Organikoa | Errefusa | |
% | % | kilo/etxeko/urteko | kilo/etxeko/urteko | |
Altsasu | 27,64 | 72,36 | 64,89 | 569,45 |
Irurtzun | 42,97 | 57,03 | 96,68 | 544,16 |
Atez ate | 78,59 | 21,41 | 316,52 | 177,43 |
Mistoa | 66,62 | 33,38 | 273,37 | 258,27 |
Gaika
Inpropioak
Sakandarrek joan den urtean ez genituen 161.708,85 kilo hondakin behar bezala birziklatu. 2016an jasotako guztiaren % 1,74 da eta 2015ean baino 14.617,35 kilo gutxiago. Sakandar bakoitzak 7,98 kilo inpropio sortu zituen 2016an.
Jasotakoa | % | |
Organikoan | 6.588,4 | 2 |
Ontzi arinak | 93.830,41 | 35,86 |
Botiketan | 656 | 35 |
Emaus | 5.9324 | 36,68 |
Humana | 1.310 | 0,81 |
Berrerabilia
Sakanan jasotako hondakin guztietatik % 0,66 berrerabili zen 2016an, 62.219 kilo zehazki. 3,07 kilo biztanleko.
Jasotakoa | % | |
Emaus ehunak | 2.829 | 4,54 |
Emaus altzariak | 16.556 | 26,6 |
Emaus bestelakoak | 3.534 | 5,67 |
Humana ehunak | 39.300 | 63,16 |
Errefusa
Errefusaren bilketak % 3,66 egin zuen behera 2016an, ibarreko biztanle bakoitzak 209,34 kilo sortuz (7,3 kilo gutxiago). Sakanako errefusaren zati handiena bilketa sistema bereziturik ez duten bi herriek, Irurtzunek eta Altsasuk, sortzen dute.
2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | Aldea 2015-2016 | |
Sakana | 6.739.840 | 5.290.602 | 4.267.207 | 4.401.365 | 4.240.200 | -161.165 -%3,66 |
Bilketa sistemaka | ||
Jasotakoa | % | |
Altsasu | 2.264.890 | 53,41 |
Irurtzun | 607.420 | 14,32 |
Atez atekoa | 1.035.430 | 24,41 |
Mistoan | 297.760 | 7,02 |
Ontzi arinei kendutakoa | 9.400 | 0,22 |
Hondakindegira eramana | 25.300 | 0,59 |
Organikoa
Mank-ek sakandarrek sortutako 2.244.940,06 kilo materia organiko kudeatu zituen 2016an, jasotako guztiaren % 24,16. Guztira 2015ean baino 237.718,84 kilo gehiago (% 11,73ko hazkundea). Herritar bakoitzeko 110,83 kilo (11,89 kilo gehiago).
Jasotakoa | % | |
Konposta Altsasun | 69.367,26 | 3,08 |
Konposta Irurtzunen | 54.113,28 | 2,41 |
Konposta mistoan | 31.3912,4 | 13,98 |
Konposta atez ate | 976.567,12 | 43,5 |
Organikoa atzez ate | 364.220 | 16,22 |
Caparrosora eramana | 329.420 | 14,67 |
Auto-konposta | |
Eremua | Etxebizitza kopurua |
Altsasu | 180 |
Irurtzun | 52 |
Atez ate | 1.070 |
Mistoa | 501 |
Sakana | 1.803 |
Auzo-konposta | |
Eremua | Etxebizitza kopurua |
Altsasu | 54 |
Irurtzun | 110 |
Atez ate | 1.533 |
Mistoa | 3 |
Sakana | 2.626 |
Ontzi arinak
Joan den urtean jasotako hondakinen % 6,31 ontzi arinak izan ziren; sakandarreko 28,96 kilo, 2015ean baino 4,82 kilo gehiago.
2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2015-2016 aldea | ||
Bildutakoa | 330.160 | 414.710 | 529.160 | 558.390 | 586.630 | 28.240 | %5,05 |
Kendutakoa* | 15.000 | 23.000 | 35.000 | 68.100 | 71.150 | 3.050 | %4,47 |
Birziklatu** | 311.120 | 386.620 | 479.525 | 491.486 | 515.480 | 23.994 | %4,88 |
*Arbizuko hondakindegian ontziak ez diren eta kendu diren hondakinak.
**Azkoienera birziklatzera bidalitakoa.
Bilketa sistemaka | ||
Jasotakoa | % | |
Altsasu | 235.964,73 | 26,73 |
Irurtzun | 53,104,15 | 10,3 |
Atez atekoa | 241.487,87 | 46,84 |
Mistoan | 57.571,26 | 11,16 |
Industrialdeak | 22.722,91 | 4,4 |
Papera eta kartoia
Sakanan paperaren eta kartoiaren bilketa 2016an jasotako hondakinen % 11,4 izan zen. Jasotako guztiaren % 77,08 (816.580,14 kilo) hiri hondakin gisa jaso zen eta gainontzeko % 22,91 (242.759 kilo) industrialdeetan. Sakandar bakoitzak hondakin mota horretako 52,3 kilo sortu genituen, 2015ean baino 0,19 kilo gehiago.
2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2015-2016 aldea | |
932.640 | 935.500 | 1.004.320 | 1.058.270 | 1.059.340 | +1.070 +%0,1 |
Bilketa sistemaka | ||
Jasotakoa | % | |
Altsasu | 298.876,14 | 28,21 |
Irurtzun | 99.980,00 | 9,43 |
Atez atekoa | 348.864,00 | 32,93 |
Mistoan | 68.860,00 | 6,5 |
Industrialdeak | 242.759,86 | 22.91 |
Beira
Iglu itxurako edukiontzietan eta atez ate jasotako beiraren kopuruak gora egin zuen 2016an eta hondakin guztien % 7,14 izan zen. Sakandar bakoitzak 32,76 kilo beira hondakin sortu genituen joan den urtean.
2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2015-2016 aldea | |
642.580 | 669.200 | 587.455 | 663.743 | 762.88 | +%12,98 |
Bilketa sistemaka | ||
Jasotakoa | % | |
Altsasu | 207.892 | 31,32 |
Irurtzun | 57.827 | 8,7 |
Atez atekoa | 325.025 | 48,96 |
Mistoan | 72.999 | 10,99 |
Olioa
Sakanan 2016an jasotako hondakinen % 0,15 sukaldean erabilitako olioa izan zen. Aurreko urtean baino 1.596 litro gutxiago jaso ziren. Horrek esan nahi du sakandar bakoitzak 0,7 litro olio birziklatu zituela soilik.
2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2015-2016 aldea | ||
Bilketa | 14.110 | 15.740 | 12.576 | 10.980 | -1.596 | -%12,6 |
Garbigunea | 5.497 | 5.407 | 7.973 | 3.385 | -4.588 | -%57,54 |
Guztira | 19.607 | 21.147 | 20.549 | 14.365 | -6.184 | -%30,09 |
Bilketa sistemaka | ||
Jasotakoa | % | |
Altsasu | 3.790 | 26,38 |
Irurtzun | 1.485 | 10,33 |
Atez atekoa | 4.670 | 32,5 |
Mistoan | 1.035 | 7,2 |
Garbigunea | 3.385 | 23,56 |
Ehunak
Arropa eta oinetakoak jasotzeko edukiontzi txuriak eta urdinak daude ibarrean barna. Gainera Emausko trapuketariek ere jasotzen dituzte. Denen artean ibarrean joan den urtean jasotako hondakinen 0,89 jaso zituzten. Sakandar bakoitzak halako 4,1 kilo hondakin sortu genituen, 2015ean baino 0,27 gutxiago.
2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2015-2016 aldea | ||
Humana edukiontzietan | 50.285 | 62.253 | 65.086 | 65.500 | -86 | -%0,63 |
Euskadi-Congo edukiontziak | -- | -- | 7.500,24 | 7.500,24 | 0 | 0 |
Emausgo trapuketariak | 36.450 | 61.465 | 16.265 | 10.130 | -6.135 | -%37,71 |
Guztira | 86.735 | 123.718 | 88.851,24 | 83.130,24 | -5.721 | -%6,43 |
Bestelakoak | |
Hondakinak | Kiloak |
Tamaina handiko trasteak | 190.871,00 |
Hondakindegian jasotako egurra | 107.460,00 |
Tresna elektriko eta elektronikoak | 60.061,00 |
Obra txikietako hondakina | 26.520,00 |
Utzitako ibilgailuak | 12.623,00 |
Botikak | 1.849,56 |