Asteburu honetan hasiko da VI. Bizkaia Torneoa. Orain arte binakako txapelketa zen, bost t´erdian jokatzen zena. Baina aurten aldaketak datoz. Bost jaialdi izango dira, finala barne, eta jaialdi bakoitzean buruz buruko partida, lau t´erdikoa eta binakakoa jokatuko dira.
VI. Bizkaia Torneoa bihar, ostiralean, hasiko da, Arrigorriagan. Joanes Bakaikoak Peña II.a izango du aurkari, buruz burukoan. Etzi, larunbatean, Barakaldon, binakako partidan Elezkano II.ak eta Zabaletak Altuna III.aren eta Rezustaren kontra jokatuko dute. Eta lau t´erdian Ezkurdiaren eta Retegi Biren arteko partida jokatuko da.