Iturmendi txirrindularien bilgune izango da igandean. Urbasa Txirrindularitza Taldeak antolatuta, V. Iturmendi Trofeoa dago jokoan, kadeteen, juniorren, eliteen eta 23 urtez azpikoen erlojupeko proba, gizonezkoena eta emakumezkoena. Proba garrantzitsua da, aldi berean Nafarroako eta Euskadiko Txapelketa baita.
Goizeko 09:30ean abiatuko da V. Iturmendi Trofeoa. Ordu horretan afizionatuak lehiatuko dira, 23 urtez azpikoak eta eliteak. Goizeko 10:00etatik aurrera, berriz, jubenilak arituko dira eta goizeko 11:00etatik aurrera kadeteak. Afizionatuek eta juniorrek 14 km-ko distantzia osatu beharko dute, Iturmendi eta Arbizuko industrialdearen artean eta, kadeteek, aldiz 10 km-koa, Iturmendi eta Etxarri Aranatz artean.
Eskolakoak, Olaztin
Kategoria txikiko txirrindulariek larunbatean, 16:00etan, ginkana eta lasterketa probak izango dituzte Olaztin, Erburua kiroldegiaren inguruetan.